MASKOTAK

Angostoko kanpinean katu edo txakur BAT onartuko dugu partzela bakoitzeko, baldin eta aipatutako azken hori ez badago Eusko Jaurlaritzaren arriskutsuak izan daitezkeen txakur arrazen zerrendan. Zerrenda hori dekretu honi dagokio: 101/2004 dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa. Kanpin esparruaren barruan LOTUTA eta LAGUNDUTA egon beharko da momentu oro, eta osasun kartilla eguneratuta izan beharko du.

Gainera, lehenago aipatutako dekretuaren arabera, azken finean, kanpinak txakurraren sarrera ukatzeko eskubidea gordeko du. Aplikagarria izango da instalazio guztietan eta txakurraren izaeraren eta ezaugarri fisikoen (tamaina, indarra…) araberakoa izango da. Ez du kontuan hartuko lehenago aipatutako AIDA (arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak) zerrendakoa den ala ez. Kanpinean ez da beste maskotarik onartzen. Derrigorrezkoa da onartutako maskotaren jabetza helaraztea kanpina erreserbatzeko edota kanpinean sartzeko garaian.

Bungalowetan EZ da maskotarik onartuko.

Animalien Ongizatearen Legean oinarritutako barne-araudia kontsulta dezakezu  HEMEN (martxoaren 8ko 7/2023)