JASANGARRITASUNA
Mundu jasangarriago bat sortzen lagunduko duten helburuak betetze aldera, Angostoko Kanpinaren lanak ez du etenik. Horregatik, Europar Batasuneko Ecolabel Etiketa Ekologikoaren ziurtagiriarekin hitzartutako konpromisoari eusten diogu 2019tik. Horren xedea etxeko eta enpresako ekologismoa sustatzea da, ekonomia zirkularraren aldeko apustua eginez.
Euskadiko Tusimoaren Kode Etikoa ere sinatu dugu, gizartearekin, jasangarritasunarekin, ekonomiarekin, kulturarekin eta gure eguneroko jardunean aplikatzen ditugun funtsezko printzipioen eta abar luze batekin arduratsu izateko konpromisoa hartuz.
Egunero ekiten diogu erronka honi, hala gure barne funtzionamenduan, nola bezeroa kontzientziatzeko lanean. Gutxieneko ingurumen-eragina gure ikur bihurtu dugu, ontzietan material jasangarriak erabiltzearen aldeko apustua eginez jate-edate zerbitzuan, sortzen ditugun hondakin organiko guztiekin konposta sortzeko eta elikagaiak alferrik ez galtzen laguntzeko, bezeroak soberan duen janaria eramateko eskatzera animatuz.
Angosoto Kanpineko gainerako lan esparruak gorago aipatutako erronka berberen lekuko dira, benetako erronka lan eredu ekologiko, efiziente eta solidario eta arduratsu bat eraikitzean datzala uste dugulako.
ANGOSTO KANPINAREN HELBURUAK INGURUMENA BABESTEKO ETA ZAINTZEKO
Badakigu modu jasangarrian egindako turismoak gure lurraldearen garapenean lagun dezakeela, eta horregatik, gure bezero guztiak animatzen ditugu konpromiso honekin bat egitera. Konpromiso hori unibertsala eta baliagarria da gutako bakoitzaren eguneroko jardunean eta praktika pertsonalean.
Leku paregabe hau ezagutzera etortzeko konbentzituta bazaude, Euskadiko Turista Arduratsuaren Gida hau kontsultatzea gomendatzen dizugu.